PRIBATUTASUN-POLITIKA

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Gas Natural Redes GLP, S.A. sozietatea (aurrerantzean Redes GLP), helbidea Avenida de San Luis 77, 28033, Madrilen duena eta IFZ A-66829045 duena, zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da.

 

II. TRATATZEN DITUGUN DATU PERTSONALAK

II.1. Tratatzen ditugun datu pertsonalen jatorria

Redes GLPk tratatzen dituen datu pertsonalek honako hauetan dute jatorria:

  • Zuk emandako datuak (adibidez: izen-deiturak, NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, IBAN, etab.).
  • Redes GLPk behatutako datuak, edo zu eta Redes GLPren arteko harremana garatzeagatik, izapidetzeagatik eta mantentzeagatik sortutakoak (adibidez: egindako kontsumoak, zor diren zenbatekoak, etab.).
  • Harremanetarako pertsonen eta erakundeak-ordezkari legalen, enpresaburu indibidualen eta profesional liberalen edo jabe-erkidegoetako ordezkarien kontaktu profesionaleko datuen kasuan, politika honen III.D atalean adierazitako iturrietatik lortu ahal izan daitezke.

II.2. Tratatzen ditugun datu pertsonalen kategoriak

Redes GLPk hainbat motatako datu pertsonalak tratatu ahal izango ditu, erabiltzeko helburuaren arabera:

  • Identifikazio eta harremanetarako datuak, hala nola: izen-deiturak, NAN, pasaportea edo AIZ, helbide elektronikoa, posta helbidea, telefonoa, IP helbidea, CUPS, IBAN, eskuzko sinadura edo sinadura elektronikoa, ahotsa (adibidez, telefono bidezko komunikazioak grabatzea), irudia.
  • Redes GLP aplikazioetan edo web plataformetan erregistratzeko eta sartzeko erabiltzaile-datuak eta pasahitza.
  • Datu ekonomiko eta finantzarioak, hala nola: helbideratzeko banku-kontuaren zenbakia, Redes GLPri zor zaizkion zenbatekoak.
  • Inguruabar sozialei buruzko datuak, hala nola etxebizitzaren edo lokalaren ezaugarriak.
  • Instalazioari edo hornidura-kontratuari buruzko datuak, hala nola: kontratu-zenbakiak, energia-kontsumoak, kontsumoen historia, kontsultak, egindako eskaerak eta erreklamazioak, eta kontratu horiekin lotutako beste edozein informazio.
  • Datu akademiko eta profesionalak, hala nola: jarduera profesionala, lan egiten duzun erakundea eta kargua.
  • Redes GLPren nabigazio-datuak eta kanal digitalen erabilera-datuak (zuk baimena eman baduzu) eta Redes GLPren aplikazioak edo gailuak erabiliz jasotako beste datu batzuk (Redes GLP aplikazioan dagozkion baimenak eman dituzunean, edo, beste moduren batez baimena eman duzunean).

 

III. TRATAMENDUAREN HELBURUA, LEGEZKO OINARRIA, HARTZAILEAK ETA KONTSERBATZEKO EPEA

Honako taula honetan, Redes GLPk egindako datu-tratamendu bakoitzerako informazioa aurkituko duzu:

  • Tratamenduaren helburua: Redes GLPk zertarako tratatzen dituen zure datu pertsonalak.
  • Oinarri juridikoa: deskribatutako helburu bakoitzerako Redes GLPk zure datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen duen lege-oinarria. Oinarria zure baimena denean, horrek esan nahi du zure datuak xede horretarako erabiliko direla, baldin eta aldez aurretik, aitorpen baten bidez edo baiezko ekintza argi baten bidez, tratamendu horrekin ados zaudela adierazi baduzu. Hala nahi izanez gero, eskubidea izango duzu zure baimena edozein unetan ezeztatzeko, atzeraeraginik gabe. Oinarria interes legitimoa denean, Redes GLPk aurretik haztapen-judizio bat egina izango du Redes GLPk daukan interes legitimoaren eta zure interesen edo oinarrizko eskubide eta askatasunen artean, eta horren ondorioz, lehenak bigarrenek baino lehentasun handiagoa duela ondorioztatu izanen du. Haztapen-judizio horri buruz informazio gehiago eska dezakezu. Horretarako, Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri beharko duzu, Pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez. Era berean, gogorarazten dizugu eskubidea duzula zure datu pertsonalen edozein tratamenduri aurka egiteko, interes legitimoan oinarrituta badago. Eskubide hori pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez erabil dezakezu.
  • Hartzaileak: hirugarrenak, zeinei zure datu pertsonalak eman ahal dakizkien, eta hori egiteko arrazoia. Oro har, III. atal honetan deskribatuko diren helburuetarako, Redes GLPk zure datu pertsonalak jakinarazi beharko dizkie hirugarrenei, horretarako lege aginduz behartuta badago. Bestalde, Redes GLPk kontratatutako hornitzaile eta zerbitzu-emaile batzuek ere eskuratu ahal izango dituzte zure datu pertsonalak, tratamenduaren helburua lortzen laguntzeko, tratamenduaren arduradun diren aldetik. Hornitzaile horiek tratamendurako arduradun-kontratu baten pean jardungo dute, eta datu pertsonalak babesteko arloan legea betetzen dela bermatuko dute.
  • Gordetzeko epea: Redes GLPk zure datu pertsonalak tratatzeko epea. Halere, legeri aplikagarrian xedatutakoaren arabera, zure datuak blokeatuta gera daitezke gero epaileen eta auzitegien, Ministerio Fiskalaren edo administrazio publiko eskudunen esku jartzeko, tratamendutik eratorritako erantzukizunak eskatzeko, eta erantzukizun horiek preskribatzeko epe irauten duen bitartean soilik.

A. GAS PROPANOA HORNITZEKO KONTRATU BAT IZAN AURRETIK
Gas propano-hornidura kontratatzeko prozesua abiarazten duzunean, eta horretarako zure datu pertsonalak ematen dituzunean, Redes GLPk helburu hauekin tratatu ahal izango ditu:

TRATAMENDUAREN HELBURUA

OINARRI JURIDIKOA

HARTZAILEAK

GORDETZEKO EPEA

OHARRAK

Zuk egindako hornidura-eskaera bat kudeatzea eta bideratzea, eta zurekin harremanetan jartzea eskaera horren egoerari buruzko informazioa emateko eta alta-prozesuan
sortzen diren zalantzak argitzeko.

Zurekin egindako kontratua gauzatzea edo, zuk eskatuta, kontratuaren aurreko neurriak aplikatzea.

Redes GLPren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak
eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Redes GLPk helburu horrekin sortutako datuak gorde eta tratatuko ditu, hornidura-eskera osatu arte. Edozein arrazoirengatik prozesu hori deuseztatzen edo osatzen ez bada, zure datuak gehienez ere 6 hilabetez gordeko dira, prozesu horretan zehar egindako azken kudeaketatik zenbatzen hasita.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Hornidura-kontratazioaren prozesua gauzatu ahal izateko, helburu horretarako ezinbestekoak diren datu batzuk eskatuko zaizkizu; beraz, datu horiek ematen ez badituzu, ezin izango dugu zure eskaera kudeatu eta haren egoeraren berri eman.

B. HORNIDURA-KONTRATUA BATEN TITULARRA ZARENEAN

Hornidura-kontratu baten titular zara Redes GLPrekin gas propanoaren hornidura-kontratu bat formalizatzen duzunean. Hornidura-kontratua duzunez, Redes GLP izango da hornitzen eta banatzen duen enpresa.

Hornidura-kontratu baten titularra zarenean, Redes GLPk zure datu pertsonalak tratatu ahal izango ditu jarraian azaltzen diren helburuetarako.

TRATAMENDUAREN HELBURUA

OINARRI JURIDIKOA

HARTZAILEAK

GORDETZEKO EPEA

OHARRAK

Kontratu-harremana mantentzea, garatzea eta kudeatzea (adibidez, irakurketak kudeatzea, fakturatzea, kobratzea, bisitak hitzartzea, eskaerak eta erreklamazioak kudeatzea, etab.)

Hornidura-kontratua egikaritzea.

Redes GLPren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak
eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin
beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua
betetzeko.

Datu pertsonalak gorde egingo dira, eta xede horrekin tratatuko dira, kontratu-harremanak iraun bitartean, hori kudeatzeko beharrezkoak baitira.

Ondoren,
legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Hornidura kontratatzeko Redes GLPri eman dizkiozun datuak Redes GLPk erabiliko ditu, gas propanoaren hornidura-kontratua kudeatzeko.

Enpresa hornitzaileak hornidura-kontratua kudeatzeko dituen betebeharrak betetzea (adibidez, larrialdien arreta, erreklamazioak, instalazioen errolda, etab.) Legezko betebehar bat betetzea Redes GLPren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. Redes GLPk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Hornidura kontratatzeko Redes GLPri eman dizkiozun datuak Redes GLPk erabiliko ditu, enpresa hornitzaile den aldetik dituen legezko betebeharrak betetzeko.

Betebehar horiek, besteak beste, irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuaren 21. artikuluan daude jasota (petrolio-gas likidotuak banatzeko jardueraren araudia onartu zuena), eta hauek dira, besteak beste:

  • kontsultak, erreklamazioak eta matxurak jasotzeko zerbitzu iraunkorra izatea;
  • erabiltzaileentzat laguntza teknikoa izatea;
  • erabiltzaileen errolda bat izatea, instalazioaren datuak eta derrigorrezko azterketen emaitzak jasoko dituena.

Zure instalazioaren harrera-instalazio komunaren eta/edo banakakoaren aldizkako ikuskapena egiteko beharra jakinaraztea.

Legezko betebehar bat betetzea

Redes GLPren
zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko
kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Redes GLPk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

2015eko urriaren 30eko 984/2015 Errege Dekretuaren lehen xedapen
gehigarriak (gasaren merkatu antolatua eta gas naturalaren sistemako instalazioetarako hirugarrenen sarbidea arautzen dituenak) ezartzen du gas-banaketako
enpresek beren sarera konektatutako erabiltzaileei jakinarazi behar dietela
, beren sareetara konektatutako hornidura-puntuetako
harrera-instalazio komunen eta/edo banakako instalazioen aldizkako
ikuskapena egin behar dela
, indarrean dagoen industria-kalitateari eta -segurtasunari buruzko araudian ezarritako aldizkakotasunarekin.

Zurekin harremanetan jartzea, edozein bitartekoren bidez, zure instalazioarekin edo GLP hornitzeko kontratuarekin eta lotutako zerbitzuekin erlazionatutako informazio-komunikazioak bidaltzeko (adibidez, instalazio-eragiketekin, datuak eguneratzeko kanpainekin eta abarrekin lotutako dokumentazioa).

Ez dira merkataritza-komunikazioak.

Redes GLPk interes legitimoa du, gas-sektoreko araudiak eskatzen duenaren arabera, GLPren edo gas propanoaren instalazioak eta hornidurak behar bezala funtzionatzen dutela eta seguruak direla ziurtatzeko, egiaztatzeko eta dokumentatzeko, eta Redes GLPrekin duten kontratu-harremanari buruzko xehetasunen berri emateko bezeroei.

Redes GLPk ez du hautematen tratamendu horrek zuretzako inolako kalterik eragiten duenik, eta
uste du arrazoizko itxaropena duzula Redes GLPrekin duzun harremanari
buruzko xehetasun horien berri izateko.

Redes GLPren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak
eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin
beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua
betetzeko.

Redes GLPk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:

(i) Zuk hornidura-kontratu baten titularra izateari uztea.

(ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea
duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, pribatutasun-politika honetan
datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara
jo beharko duzu.

Zurekin harremanetan jartzea, zure instalazioari edo hornidura-kontratuari dagokienez jasotako zerbitzuari buruz duzun gogobetetze-maila eta kalitatea ezagutzeko.
Baliteke egindako deia grabatzea.
Gas-hornidura etetea erabakitzen baduzu, bajaren arrazoiak ezagutzeko deia ere sartzen da.

Redes GLPk interes legitimoa du emandako zerbitzuaren kalitatea ebaluatzeko, bai Redes GLPren eskutik zuzenean, bai zerbitzu horiek emateko lankidetzan aritzen diren kolaboratzaileen edo hirugarrenen eskutik ere, funtsezkoak baitira kalitate-estandar egokiak bermatzeko.

Redes GLPn uste dugu, Redes GLPren aldetik zerbitzu bat jasotzen duzunean, horri
buruz galdetua izateko arrazoizko itxaropena duzula.

Redes GLPren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak
eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin
beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua
betetzeko.

Redes GLPk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:

(i) Zuk hornidura-kontratu baten titularra izateari uztea.

(ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Inkesta horri erantzutea borondatezkoa izango da beti.

Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea
duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

Ez ordaintzeak eta zorren kobrantza kudeatzea (ordaintzen ez baduzu).

Redes GLPk interes legitimoa du bere kontratu-eskubideak errespetatuko direla bermatzeko bideak bilatzeko eta, hartara, zor zaizkion zenbatekoak kobratzeko.
Uste dugu edozein bezerok arrazoizko itxaropena duela Redes GLPri kontratatu dizkion produktu edo zerbitzuengatik zor dituen zenbatekoak erreklamatzeko.
Redes GLPren interes legitimoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018
Lege Organikoaren 20. artikuluarekin bat etorriz.

Baliteke zure diruzko obligazioak ez betetzeari buruzko datuak kreditu-informazioko sistemei jakinaraztea; kasu horretan, horren berri behar bezala emango dizugu. Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 20. artikuluaren arabera
egingo da hori.
Halaber, Redes GLPren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Redes GLPk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean.
Ordaintzen ez baduzu, Redes GLPk kreditu-informazioko sisteman datuak
mantenduko ditu ez-betetzeak irauten duen bitartean soilik, eta gehienez ere bost urteko epean, diruzko betebeharra amaitzen den
egunetik zenbatzen hasita.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Kreditu-informazioko sistemei datuak jakinarazten bazaizkie, jakinarazten dizugu, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 20. artikuluan eta
2016/679 EB Erregelamenduaren (DBEO) 26. artikuluan ezarritakoaren
arabera Redes GLPk eta kreditu-informazioko sistema kudeatuko luketen
erakundeak, tratamenduaren arduradun diren aldetik, hitzarmen bat sinatuko luketela.

Bezeroaren eremu pribatuan erabiltzaile-erregistroa kudeatzea. (zuk eskatu baduzu). Horri esker, txartela eskuratu eta hark eskaintzen dituen funtzionalitateak erabili ahal izango dituzu.

Online formularioaren bidez alta egitean eman diguzun baimena.

Redes GLPren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datuak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Redes GLPk helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:

(i) Zuk hornidura-kontratu baten titularra izateari uztea.

(ii) Zuk baimena ukatzea edo bezeroaren eremu pribatuan erabiltzailearen baja egitea.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Erregistratzeko inprimakian nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira erabiltzailearen erregistroa behar bezala kudeatzeko; beraz, ez badituzu ematen, ezingo duzu erregistratu.

Redes GLPk bezeroen eremu pribatuan erregistratzeko prozesuan zuk emandako datuak besterik ez ditu erabiliko horretarako.

Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu.
Horretarako, pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

Baimen hori ezeztatzen baduzu Redes GLPren bezeroen eremu pribatuko erabiltzaile izateari utziko diozu, eta beraz, ezingo duzu eremu horretan sartu eta eskaintzen dituen funtzionalitateak erabili.

C. REDES GLP-REKIN HAINBAT HELBURUREKIN HARREMANETAN JARTZEN DIREN PERTSONEI DAGOKIENEZ

Batzuetan, hornidura-kontratuaren titularra izan ala ez, Redes GLPra jo dezakezu informazioa eta aurrekontuak eskatzeko, kontsultak egiteko, Redes GLPk antolatutako sustapenetan parte hartzeko, edo Redes GLPrekin interakzioan aritzeko edo beste kudeaketa batzuk egiteko, aurrez harreman pertsonalik edo beste kontratu-mota bateko harremanik ez dagoela kontuan hartuta. Redes GLPk datu horiek helburu hauetarako erabili ahal izango ditu:

TRATAMENDUAREN HELBURUA

OINARRI JURIDIKOA

HARTZAILEAK

GORDETZEKO EPEA

OHARRAK

Redes GLPri egiten diozun eskaera, kontsulta, informazio-eskaera edo errekerimendua kudeatu eta erantzutea, Redes GLPrekin aurretik egindako kontratu batekin edo hornidura-kontratu baten aldez aurreko titulartasunarekin
zerikusirik ez duena.

Eskaera kontsulta edo errekerimendu hori Redes GLPk horretarako prestatutako kanalen baten bidez egitean emandako baimena.

Redes GLPren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak
eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin
beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua
betetzeko.

Gurekin WhatsApp bidez harremanetan jartzen bazara, jakinarazten dizugu erakunde hori EB-AEBko datuen pribatutasunerako esparruari atxikita dagoela; horrek babes egokia bermatzen du AEBra nazioarteko datu-transferentzietan (bere pribatutasun-politika ezagutzea gomendatzen dizugu).

Redes GLPk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:

(i) Zure eskaeraren edo kontsultaren kudeaketa amaitzea.

(ii) Ezabatzea eskatzen baduzu edo emandako baimena ezeztatzen baduzu.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Redes GLPk xede horrekin tratatuko dituen datuak zuk emandakoak dira, eskaera, kontsulta edo errekerimendua dela eta.

Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

Baimen hori ezeztatzen baduzu, uko egingo diozu zure eskaera edo kontsulta hartzeari.

Izena eman duzun Redes GLPren sustapen, lehiaketa, zozketa edo antzekoren antolaketa, garapena eta amaierara arte kudeatzea (aurrerantzean, "sustapena"). Bereziki, parte hartzen duten erabiltzaileak identifikatzeko, irabazleak hautatzeko eta azken horiei saria emateko prozesua kudeatzeko.

Sustapenean izena ematean zuk mandako baimena.

Redes GLPren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datuak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Redes GLPk helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:

(i) Sustapena amaitu eta hiru (3) hilabete igaro izana.

(ii) Ezabatzea eskatzen baduzu edo emandako baimena ezeztatzen baduzu.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Redes GLPk helburu horrekin tratatuko dituen datuak sustapenean izena emateko unean eman dituzunak dira.

Erregistratzeko inprimakian nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira
sustapenean parte-hartzea behar bezala kudeatzeko; beraz, ez badituzu
ematen, ezingo duzu erregistratu.

Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak
erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

Izena ematean emandako baimena ezeztatzen baduzu, sustapenean parte hartzeari uko egingo diozu ere bai.

Zurekin harremanetan jartzea jasotako zerbitzuarekin edo parte hartu duzun sustapen edo lehiaketarekin duzun gogobetetze-maila ezagutzeko.

Redes GLPk interes legitimoa du emandako zerbitzuen kalitatea ebaluatzeko, bai Redes GLPren eskutik zuzenean, bai zerbitzu horiek emateko lankidetzan aritzen diren kolaboratzaileen edo hirugarrenen eskutik ere, funtsezkoak baitira kalitate-estandar egokiak bermatzeko.

Redes GLPren zerbitzu bat erabiltzean edo jasotzean, uste dugu horri buruz kontsultak jasotzeko arrazoizko itxaropena duzula.

Redes GLPren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak
eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Redes GLPk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:

(i) Deskribatutako helburua betetzea.

(ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

D. ENTITATEETAKO HARREMANETARAKO PERTSONEI ETA LEGEZKO ORDEZKARIEI, BANAKAKO ENPRESABURUEI ETA PROFESIONAL LIBERALEI DAGOKIENEZ, EDO JABE-ERKIDEGOETAKO ORDEZKARIEI DAGOKIENEZ

Batzuetan, Redes GLPk harreman profesionala izan dezake zuk zerbitzuak ematen dituzun pertsona juridikoarekin, ordezkatzen duzun jabe-erkidegoarekin edo zurekin, enpresaburu indibiduala edo profesional liberala bazara. Kasu horietan, baliteke Redes GLPk zure harreman-datuak izatea, eta, batzuetan, zuk duzun funtzioari edo lanpostuari dagozkionak (oro har, harreman profesionaleko datuak). Redes GLPk datu horiek helburu hauetarako erabili ahal izango ditu:

TRATAMENDUAREN HELBURUA

OINARRI JURIDIKOA

HARTZAILEAK

GORDETZEKO EPEA

OHARRAK

Harreman profesionala mantentzea, honako hauekin (dagokionaren arabera):

(i) Pertsona juridikoarekin, non zerbitzuak ematen dituzun

(ii) Zurekin, banakako enpresaburua edo profesional liberala zaren aldetik.

Redes GLPren interes legitimoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta
Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 19. artikuluarekin bat etorriz.

Redes GLPren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak
eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin
beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Redes GLPk zure harreman profesionaleko datuak gorde eta erabiliko ditu, ezabatzea
eskatzen duzun arte edo aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun arte.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Zure harreman profesionaleko datuak honela jaso ahal izan dira:

(i) Redes GLPren eta zuk zerbitzuak ematen dituzun pertsona juridikoaren arteko kontratua edo harreman profesionala sinatzeko edo gauzatzeko unean, edo zurekin, enpresaburu indibiduala edo
profesional liberala zaren aldetik.

(ii) Sektore publikoko edo pribatuko hirugarrenen bidez, edo informazio publikoaren edo sarbide publikoko
iturrien bidez.

(iii) Networking bidez edo Redes GLPko kideekin bilera profesionalen bidez.

(iv) Edo baliteke Redes GLPri zuk
zeuk eman izana, edo zerbitzuak ematen dituzun entitateak edo erakundeak
eman izana, edo bere gainetik edo bere menpe dagoen beste entitate edo erakunde
batek eman izana.

Zure harreman profesionaleko datuak tratatzearen helburua da Redes GLPk
zerbitzuak ematen dituzun pertsona juridikoarekin edozein harreman
behar bezala kudeatzea, edo zurekin, enpresaburu indibiduala edo profesional
liberala zaren aldetik; zure datuak ez dira tratatuko, ordea, pertsona fisiko zarela zurekin harremana kudeatzeko.

Ez ordaintzeak eta zorren kobrantza kudeatzea (ordaintzen ez baduzu eta enpresaburu indibiduala edo profesional liberala bazara).

Redes GLPk interes legitimoa du bere kontratu-eskubideak errespetatuko direla bermatzeko bideak bilatzeko eta, hartara, zor zaizkion
zenbatekoak kobratzeko.
Uste dugu edozein bezerok arrazoizko itxaropena duela Redes GLPri kontratatu dizkion produktu edo zerbitzuengatik zor dituen zenbatekoak
erreklamatzeko.
Redes GLPren interes legitimoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 20. artikuluarekin bat etorriz.

Baliteke zure diruzko obligazioak ez betetzeari buruzko datuak kreditu-informazioko sistemei jakinaraztea; kasu horretan, horren berri behar bezala emango dizugu. Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 20. artikuluaren
arabera egingo da hori.
Halaber, Redes GLPren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun
diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Redes GLPk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako
xederako beharrezkoak diren bitartean.
Ordaintzen ez baduzu, Redes GLPk kreditu-informazioko sisteman datuak
mantenduko ditu ez-betetzeak irauten duen bitartean soilik, eta gehienez ere bost urteko epean, diruzko betebeharra amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra
aplika liteke.

Kreditu-informazioko sistemei datuak jakinarazten bazaizkie, jakinarazten
dizugu, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 20. artikuluan
eta 2016/679 EB Erregelamenduaren (DBEO) 26. artikuluan ezarritakoaren
arabera Redes GLPk eta kreditu-informazioko sistema kudeatuko luketen
erakundeak, tratamenduaren arduradun diren aldetik, hitzarmen bat sinatuko luketela.

Ordezkatzen duzun jabe-erkidegoarekin harreman profesionala izatea.

Redes GLPk jabe-erkidego bati bere zerbitzuak eskaintzeko eta negozio-harreman oro mantendu eta kudeatzeko duen interes legitimoa. Erakunde horrekiko
harremana jabe-komunitate horretako presidentearen bidez edo haren legezko ordezkaritza duen beste pertsona baten bidez baino ezin
da gauzatu.

Redes GLPren ustez, jabe-erkidegoaren ordezkaritza duten interesdunek
arrazoizko itxaropena dute aipatutako helburuetarako harremanetan
jartzeko.

Redes GLPren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak
eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Redes GLPk soil-soilik zure datuak gorde eta tratatuko ditu, ezabatzea eskatzen duzun arte edo aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun arte.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Zure harreman profesionaleko datuen tratamendua beharrezkoa da Redes GLPren
eta ordezkatzen duzun jabe-erkidegoaren arteko harreman oro behar
bezala kudeatzeko; datu horiek ez dira tratatuko, ordea, zurekin, pertsona
fisikoa zaren aldetik, harremana kudeatzeko.

Zure harremanetarako datuak honela lortu ahal izan dira:

(i) Redes GLPri zuk zeuk eman badizkiozu, edo ordezkatzen duzun jabe-erkidegoak
eman badizkio.

(ii) Sektore publikoko edo pribatuko hirugarrenen bidez, edo informazio publikoaren edo sarbide publikoko iturrien bidez.

(iii) Networking bidez edo Redes GLPko kideekin bilera profesionalen bidez.

 

E. BESTELAKO TRATAMENDUAK

TRATAMENDUAREN HELBURUA

OINARRI JURIDIKOA

HARTZAILEAK

GORDETZEKO EPEA

OHARRAK

Datu pertsonalen
babesaren arloko norbanakoen eskubideak erabiltzeko
aurkeztu
dituzun eskaerak kudeatzea.

2016/679
(EB) Erregelamenduak (DBLO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta
Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege
Organikoak tratamenduaren erantzuleari ezarritako legezko betebeharra
betetzea.

Redes
GLPren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik,
haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua
betetzeko.

Redes
GLPk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako
xederako beharrezkoak diren bitartean.

Ondoren,
legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra
aplika liteke.

Redes GLPri
aplika dakiokeen araudiak ezarritako legezko betebeharrak betetzea.

Redes GLPri aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzea.

Halaber, Redes GLPk legez behartuta dagoen hirugarrenei jakinaraziko dizkie zure datu pertsonalak.

Halaber, Redes GLPren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datuak eskuratu ahal
izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua
betetzeko.

Redes GLPk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako
xederako beharrezkoak diren bitartean.

Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Batzuetan, Redes GLPk zure datu pertsonalak tratatu behar ditu, normalean hirugarren bati jakinarazita, aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzeko.

Hona hemen energiaren sektoreko araudiaren ondorio diren kasu nabarmengarrienak:

– Erabiltzaileen errolda egitea, instalazioaren datuekin eta nahitaezko berrikuspenen emaitzekin. Errolda hori petrolioaren gas likidotuak
banatzeko jardueraren erregelamendua onartzen duen irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuan oinarritzen da.

– Datuak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari jakinaraztea, araututa dauden eta araudiaren arabera gauzatu behar diren Redes GLPren hornitzeko eta banatzeko jardueraren berezko prozesuak
arautzen dituen araudiak hala agintzen duenean. Araudi horiek batez ere
hauek dira: urriaren 7ko 34/1998 Legea (hidrokarburoen sektorekoa), irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretua (petrolioaren gas likidotuak banatzeko jardueraren erregelamendua onartzen duena), urriaren
30eko 984/2015 Errege Dekretua (gasaren merkatu antolatua eta hirugarrenek gas naturalaren sistemaren instalazioetan izango duten sarbidea arautzen dituena); eta abenduaren 4ko 1085/2015 Errege Dekretua (bioerregaiak sustatzekoa).

Horrez gain, Redes GLPk legezko betebeharra du agintaritza judizial edo
administratibo eskudunak eta Segurtasun Kidego eta Indarrek eskatzen dizkioten datu pertsonalak jakinarazteko. Adibidez, araudi honen ondoriozkoak:

– Maiatzaren 26ko 7/2021 Lege Organikoaren 7. artikulua, datu pertsonalak babesteari buruzkoa, arau-hauste penalak
prebenitu, detektatu, ikertu eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko
tratatuko direnak.

– Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 18. artikulua, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

IV. NAZIOARTEKO DATU-TRANSFERENTZIAK.

Datu pertsonalak aipatutako helburuetarako tratatzean, Redes GLPk ez du aurreikusten nazioarteko transferentziarik egitea.

Datuak adierazitako helburuetarako tratatzeko Europako Esparru Ekonomikotik (“EEE”) kanpo transferitu behar badira, transferentzia horietarako oinarritzat hartuko dira EEEtik kanpo kokatutako konpainia horiekin nazioarteko transferentzietarako Europako Batzordeak hartutako datuen babeserako klausula-motak sinatzea, edo, bestela, araudi aplikagarrian aurreikusitako beste berme egokiren bat hartuko da.

V. DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIAREN DATUAK

Redes GLPk Datuak Babesteko ordezkari bat izendatu du. Hauek dira berarekin harremanetan jartzeko datuak:

– Posta-helbidea: Avenida de América, 38, 28028, Madril

– Helbide elektronikoa: dpd-dpo@naturgy.com

VI. ZURE DATU PERTSONALEN GAINEKO ESKUBIDEAK

Legez dagozkizun eta, bidezkoa denean, erabil ditzakezun eskubideak honako hauek dira:

ESKUBIDEA

EDUKIA

Eskuratzea

Redes GLPk tratatzen dituen zure datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu.

Zuzenketa

Zure datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu, okerrak edo osatu gabeak badira.

Ezabatzea

Zure datu pertsonalak ezabatzea eska dezakezu.

Aurka egitea

Zure datu pertsonalak interes legitimoaren arabera ez tratatzeko eskatu ahal izango duzu. Orobat, zure datu pertsonalak zuzeneko marketin-xedeetarako tratatzearen aurka ere egin dezakezu, baita profilak egitearen kontra ere, zuzeneko marketin horrekin zerikusia duen heinean.

Tratamendua mugatzea

Zure datuen tratamendua mugatzea eska dezakezu:

– Datuen zehaztasunaren aurka egitea egiaztatzen den bitartean.

– Tratamendua legez kontrakoa denean, baina zure datuak ezabatzearen aurka egiten duzunean eta erabilera mugatzea eskatzen duzunean. Redes GLPk zure datuak tratatu behar ez dituenean, baina erreklamazioak egiteko edo defendatzeko behar dituzunean.

– Interes publikoko misio bat betetzeko edo interes legitimoa betetzeko zure datuen tratamenduari aurka egin diozunean, tratamendurako arrazoi legitimoak zure datuen gainetik dauden egiaztatzen den bitartean.

Automatizatuak ez diren erabakiak

Datuen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakiak zugan aplikagarri ez izatea eska dezakezu.

Baimena kentzea

Edozein unetan kendu ahal izango duzu, atzeraeraginik gabe, zure datuak helburu jakin baterako tratatzeko aldez aurretik eman duzun baimena.

Eramangarritasuna

Eman dizkiguzun datu pertsonalak formatu elektronikoan jaso ahal izango dituzu, eta beste entitate batera bidali ahal izango dira ere bai.

Eskubide horiek bide hauen bidez erabili ahal izango ditu:

– Helbide elektronikoa: derechoslopdRedesGLP@naturgy.com

– Posta-helbidea: Nori: Redes GLPko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua, Plaça del Gas 2, 08003 Bartzelona.

“Solicitud Protección de Datos-Ejercicio de derechos” (“Datuen babesa-Eskubideak erabiltzeko eskaera”) jarri beharko duzu jakinarazpenaren erreferentzian. Horiek banakako eskubideak direnez, Nedgiak behar bezala egiaztatu beharko du interesdunak edo baimendutako pertsonak erabiltzen dituela. Hori dela eta, Nedgiak identitateari buruzko zalantzarik izanez gero, informazio osagarria eskatu ahal izango dizu identitatea berresteko, hala nola zure NANaren, AIZaren, pasaportearen edo identifikatzen zaituen dokumentu baliokidearen kopia. Halaber, NANaren ordez sinadura elektronikoa erabili ahal izango duzu. Interesdunak baimendutako pertsona batek bere eskubideak erabiltzen baditu, baimenduaren identitatea egiaztatu eta baimena egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.

Redes GLPk eskatutako informazioa hilabeteko epean igorriko du, eskaera jasotzeko datatik zenbatzen hasita. Beste bi hilabetez luza daiteke epe hori, konplexutasuna eta eskaera kopuruaren arabera.

Zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu, Datuak Babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan lehen aipatutako kanalen bidez.

Edonola ere, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko araudia hautsi dela uste baduzu, eskubidea duzula Kontrol Agintaritza eskudunean erreklamazioa aurkezteko (adibidez, Datuen Babeserako Espainiako Agentzia – www.aepd.es).

 

2026ko uztaila