Segurtasuna
Zure gas-instalaziorako segurtasun-aholkuak
Gasa oso energia segurua da, baina hura erabiltzeko jarraibideak kontuan izan behar dituzu, lasaitasun osoz baliatzeko.
Gas Natural Redes GLPn, 24 orduko larrialdi-zerbitzua jartzen dugu zure eskura, urteko 365 egunetan.
Nola funtzionatzen duen azalduko dizugu!

Nola funtzionatzen du?
Zerbitzu honek beharrezkoak diren eragiketak biltzen ditu, balizko edozein arrisku ekiditeko edo murrizteko, bai eta gas-hornidura normalizatzeko eragiketak ere.
Edozein larrialdiren berri emateko, larrialdietako arreta zerbitzuko 900 555 000 doako telefono-zenbakira deitu behar duzu.
Noiz deitu behar duzu?
Gasak eragindako arriskuren bat dagoela ikusten duzunean edo horniduran anomaliak daudela ikusten duzunean, hala nola presio handia edo txikia edo gas-falta.
Gas Natural Redes GLPko espezialistek arriskuaren edo larritasunaren arabera sailkatuko dute jarduketa, eta zer egin behar duzun esango dizute.
Arazoa telefonoz konpondu ezin bada, Gas Natural Redes GLPko langile espezializatuak bidaliko dizkizute, arriskuak saihesteko.
Jakin behar duzuna:
Larrialdiei aurre egiteko Gas Natural Redes GLPko zerbitzuak ez du bere gain hartzen gas-instalazioaren konponketa, eraikineko hartune-giltzatik aurrera, salbu eta instalazio horren jabea Gas Natural Redes GLP bada.
Zure eraikineko eremu komunen kasuan, jabeak edo jabearen ordezkariak arduratu behar du hura zaintzeaz eta mantentzeaz. Zure etxe barruan, instalazioa egoera egokian mantendu eta behar bezala erabili behar duzu.
