Aurrezkia eta eraginkortasuna

Ingurumena eta inguratzen gaituen ingurunea zaintzea guztion ardura da. Baliabide naturalak mugatuak dira; horregatik, energiaren kontsumo arduratsua egin behar dugu. Espainiako energia-kontsumoaren % 17 familiek kontsumitzen dute; beraz, herritarrok kontsumo hori murrizten lagun dezakegu. Etxean energia eraginkortasun handiagoz erabiltzeko keinu txiki batzuekin, guztion artean ingurumena hobeto zainduko dugu.

climatizacion3

Berogailuak etxeetako energia-kontsumoaren % 39 inguru eragiten du; beraz, oso garrantzitsua da gure etxeko klimatizazioari arreta berezia jartzea.

Klimatizazioa

√ Egin galdaren eta berokuntza-ekipoen aldizkako mantentze-lanak, funtzionamendu ezin hobea izan dezaten.

√ Berokuntzan aurrezteko, jarri termostatoa 19ºC eta 21ºC artean. Etxean inor ez dagoenean, jarri 15ºC eta 17ºC artean. Udan, tenperatura optimoa 25 °C ingurukoa da

√ Aireztapen-saretek egoera onean egon behar dute, oztoporik gabe.

√ Gas-instalazioetan edo -aparatuetan egindako aldaketak gaitutako enpresak instalatzaileek egin behar dituzte.

√ Erradiadoreak leiho azpian jartzea da egokiena. Horrela, airea gelan zehar behar bezala zabalduko da.

√ Etxebizitzako erradiadoreak aldian-aldian purgatu behar dira.

√ Itxi normalean erabiltzen ez diren geletako erradiadoreen giltzak eta atea.

√ Gortinek bero-galerak saihesten dituzte, baina ez dituzte erradiadoreak estali edo oztopatu behar.

√ Itxi leihoak eta gortinak gauez, beroa gal ez dadin

√ Goizean goiz nahikoa da 10 minutuz gelak aireztatzea.

aislamiento

Leihoetatik beroaren % 40 galtzen da. Isolamenduan hobekuntza txikiak eginez gero, energia eta diru asko aurrez dezakegu.

Isolamendua

√ Instalatu leiho bikoitza edo jarri leihoetan beira eta arotzeria eraginkorragoa.

√ Ongi isolatutako etxe batek % 20 eta % 40 artean murrizten ditu berokuntza-kostuak

√ Egiaztatu pertsiana-kutxatilek zirrikiturik ez dutela eta behar bezala isolatuta daudela.

√ Erabili silikona, masilla edo burletak bero-galerak murrizteko.

agua,6

Espainiako etxeetako energia-kontsumoaren bigarren iturri nagusia ur bero sanitarioa (UBS) da, % 12,6 hartzen baitu. Horregatik, beharrezkoa da aurrezteko eta jardunbide egokiak izateko zenbait neurri kontuan hartzea.

Uraren erabilera

√ Hobe dutxa bat hartzea, bainatzea baino: dutxa batek 50 litro ur inguru gastatzen ditu; bainuontzia betetzeak 300 litro, ordea.

√ Itxi txorrotak ura erabiltzen ez dugun bitartean, irekita dagoen txorrota batetik minutuko 10 litro ateratzen baitira.

√ Ura galtzen duten txorrotak konpondu behar dira; tantaka ari den txorrota batek 30 litro ere gasta ditzake egunean.

√ Instalatu emaria murrizteko gailuak txorrotetan; erraz hariztatzen dira eta kontsumoa erdiraino murrizten dute.

√ Mugatu biltegiratzearen eta banaketaren gehienezko tenperaturak, galera termikoak murrizteko.

√ Hodiek behar bezala isolatuta egon behar dute. Ibilbidea zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta galera gehiago egongo dira.

cocina

Gas naturalak, energia gisa, abantaila ugari ematen ditu kozinatzeko orduan. Gainera, beste energia batzuekin alderatuta, gas naturala merkeagoa da, eta energia segurua eta garbia da, ingurumena errespetatzen duena.

Sukaldea

√ Plakaren gainazala baino diametro handixeagoa duten eltzeak eta zartaginak erabiliz gero, jakiak azkarrago egosten dira eta % 20raino aurrezten da

√ Tapa duen ontzi batekin kozinatzeak energiaren % 25 aurrezten lagunduko digu. Eta egosketa amaitu baino 5 edo 10 minutu lehenago sua itzaliz gero, hondar-beroa aprobetxatuko dugu.

√ Sukaldean ari zarenean , hobe da presio-eltzeak edo eltze azkarrak erabiltzea, energia-kontsumoa % 60 murrizten baitute.