Fakturatzea
Gorabehera bat gertatu da % 10eko BEZ murriztua aplikatzean. Ondorioz, dagozkion fakturak zuzentzen ari gara. Gorabehera horrek eragiten badizu, bi faktura jasoko dituzu: faktura okerraren itzulketa eta faktura zuzenduaren zordunketa. Faktura zuzentzeko zain bazaude, baliteke atzeratzea. Egoera hau ahalik eta azkarren konpontzeko lanean ari gara. Barkatu eragozpenak.
Gas-fakturaren azalpen bisual eta erraza ematen dizugu, dakarren informazio guztia uler dezazun.
Gogoan izan 900 510 511 doako telefono-zenbakian irakurketa eman dezakezula.

Fakturaren xehetasuna
Bezeroarentzako arreta-zerbitzuari buruzko informazioa

Bezeroak edozein kontsulta edo kudeaketa egiteko edo gorabeheren berri emateko erabil ditzakeen doako harremanetarako telefono-zenbakiak azaltzen dira.
Bezeroari buruzko informazioa

- Kontratuaren datuak
Hornidurari lotutako kontratu-zenbakia identifikatuta agertzen da, baita kontratuaren titularraren datuak (izen-abizenak, IFK/IFZ) eta horniduraren helbidea ere. - Posta-datuak
Fakturaren hartzailearen datuak identifikatuta agertzen dira. Baliteke horniduraren helbidearekin bat ez etortzea. - Kobrantza datuak
Bezeroak emandako banku-datuak biltzen ditu, Gas Natural Redes GLPk faktura zordundu dezan. Faktura horretan azken lau digituak ezkutuan agertzen dira, bezeroaren banku-datuen konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzeko.
Irakurketari eta kontsumoari buruzko bezeroarentzako fakturazioaren xehetasunak

Fakturaren zati honetan hau adierazten da:
- CUPS kodea, hots, hornidura-puntuaren kode unibertsala. Hornidura bakoitzaren identifikatzaile bakarra da. Kode horretaz baliatuta, bezeroak bere hornidurarekin zerikusia duen edozein kontsulta edo kudeaketa egin dezake.
- Gas-kontagailuaren egungo eta aurreko irakurketa. Biei dagozkien datak agertzen dira. Bezeroak emandako informazioaren arabera, irakurketa honelakoa izan daiteke:
- Benetako irakurketa. Kontagailuak adierazten duen irakurketa da.
- Emandako irakurketa. Eskuragarri dauden harremanetarako kanalen bidez bezeroak emandako irakurketa da.
- Zenbatetsitako irakurketa. Aurreko kontsumoan oinarrituta egiten den irakurketa da, benetako edo emandako irakurketa eskura ez dagoenean.
- Kontsumoa. m3-tan neurtzen da. Fakturatzen ari den denbora-tartean bi irakurketen (oraingoa eta aurrekoa) arteko aldea kalkulatuz lortzen da.
- Fakturazio-historia. Azken bi urteetan egindako kontsumoaren grafiko bat dakar.
- Fakturaren xehetasuna. Atal honetan honako hauek erakusten dira:
- Fakturaren igorpen-data, faktura-zenbakia, gas-mota, tarifa, faktura igortzeko lekua, BOEren prezioak, gas-prezioa, bolumen-bihurketa egiteko faktorea, gas-kontzeptuak, fakturatutako beste kontzeptu batzuk, BEZa.
- Gasaren prezioa. BOEren arabera, euro/kg-tan.
- Bolumen-bihurketa egiteko faktorea. Araudiaren arabera, gas propanoa euro/kg-tan fakturatu behar da, baina m3-tan neurtzen denez, m3-ak kg bihurtu behar dira nahitaez. Presio atmosferikoaren, eremuko batez besteko tenperaturaren eta horniduraren presioaren arabera aldatzen da.
- Gas-kontzeptuak:
- Termino finkoa. Etxean gasa jasotzeagatik bezeroak ordaintzen duen kostua da. Gasa kontsumitu edo ez, fakturatu egiten da.
- Gas-kontsumoa. Fakturan adierazitako fakturazio-aldian egindako gas-kontsumoa da (m3 x gas-prezioa x bihurketa-faktorea). Gas propanoaren prezioak hilean behin eguneratzen dira BOEn, eta aldatu egiten dira urtean zehar.
- Fakturatutako beste kontzeptu batzuk:
- Kontagailuaren alokairua. Banatzailearen jabetzakoa bada, fakturan alokairuaren kostua jasanaraziko da.
- IRC kanona. “Instalazio hartzaile komunagatik” erabiltzaileei kobratzen zaien zenbatekoa da, hau da, gas-hornidurarako banatzaileak bezeroaren gas-hartuneko giltzaraino egindako kanpoko kanalizazioa.
- Aldizkako ikuskapena. Bost urtean behin, nahitaez ikuskapena bat egin behar da erabiltzaileen gas-harreraren instalazioetan. Bezeroak gasa instalatzeko enpresa baimendu bati edo bere eremuko banatzaileari eska diezaioke.
- BEZ. Kontzeptu horiei guztiei indarrean dagoen balio erantsiaren gaineko zerga aplikatzen zaie.
