On line faktura

¡Toda tu información a un solo clic!
Paperezko gutun-azal batek ezin du berehala zure postontzira iritsi. Online faktura unean bertan kontsulta dezakezu, edozein lekutan zaudela ere, edozein gailutatik.


Eskatu zure faktura
Zure online faktura eta zure jakinarazpenak modu seguru, azkar eta jasangarrian
Eskatu zure faktura
Zure faktura elektronikoa eta zure jakinarazpenak modu seguru, azkar eta jasangarrian
Con tu factura online ganas mucho:

AZKARRAGO
Mezu elektronikoz jakinaraziko dizugu faktura igorri bezain laster, ordaintzekoa zenbat den aurrez jakin dezazun.

EROSOAGO
Edozein lekutatik, edozein unetan.

INFORMAZIO GEHIAGO
Zure fakturazioaren historia osoa zure eremu pribatuan duzu, paperen artean bilatu beharrik gabe.
Ayudas a la sostenibilidad
Joan-etorririk egin behar ez denez, energia-eraginkortasuna handitu eta CO2emisioak murriztu egiten dira.
Papera alde batera uzteak gure karbono-aztarna murrizten du. Online fakturari esker, atmosferarako CO2 emisioak murriztuko dituzu, eta, azken finean, planeta zainduko duzu.
Gogoratu paper-orri bakarra ekoizteko 10 litro ur behar direla.


Igual de válida que tu factura en papel
Online fakturak, gorabeheraren bat baduzu edo erreklamazioren bat egin behar baduzu, paperezko fakturaren balio bera du. Gainera, ez da galtzen eta ez da hondatzen.
Online faktura erabat segurua da, eta igorlearen egiazkotasuna eta edukiaren osotasuna bermatzen du.
Bosque Redes GLP
Clientes impulsando la reforestación
Online fakturaren alde egiten duten Gas Natural Redes GLPren bezeroei esker gauzatzen da bosque Redes GLP ekimena.

Cláusulas de la factura online
Erabilera-baldintza hauek Gas Natural Redes GLP, S.A. enpresaren eta Gas Natural Redes GLP, S.A. enpresaren online fakturazio zerbitzuan alta ematen duten bezeroen arteko harremana arautzen dute. Erabiltzaileak online fakturazio-zerbitzu honetan alta egiteko urrats guztiak betetzen baditu, espresuki, osorik eta erreserbarik gabe atxikitzen zaie online fakturazio zerbitzua erabiltzeko baldintza hauei guztiei.
PRIMERA. OBJETO
Baldintza hauen xedea da online fakturatzeko zerbitzua edo “efaktura” arautzea, zerbitzu honetan alta egiten duten Gas Natural Redes GLP, S.A.ren bezeroentzako. Zerbitzu horretan alta eginez gero, indarrean sartzen denetik aurrera, bezeroak espresuki onartu beharko du faktura posta bidez paperean jasotzeari utziko diola, baldintza hauetan ezartzen den bezala.
SEGUNDA. CARACTERISTICAS DEL SERVICIO DE FACTURACIÓN ONLINE
2.1. Bezeroei online fakturatzeko zerbitzua edo "efactura" zerbitzua eskuragarri dago, bezeroak eskatzen badu, faktura formatu digitalean bidali izanaren jakinarazpena posta elektronikoz jasotzeko. Faktura Gas Natural Redes GLP, S.A.ren webgunean egongo da eskuragarri, bezeroentzako eremu pribatuan, eta ez du kostu gehigarririk izango bezeroarentzat, Gas Natural Redes GLP, S.A.k doan eskaintzen duen zerbitzua delako.
Gas Natural Redes GLP, S.A.k bere bezeroen eskura jartzen dituen arreta-kanaletan eskatu ahal izango da online faktura (efaktura). Kanal horiek bere webgunean (https://www.gnredesglp.es) kontsulta daitezke. Zerbitzu horretan alta egiteko, erabiltzaileak hornidura-puntuaren titularra dela frogatzen duen identifikazioa aurkeztuko du, eta helbide elektroniko bat emango du horretarako.
Bezeroak edozein unetan ezeztatu ahal izango du faktura online jasotzeko emandako baimena, eta faktura berriro paper-euskarrian jaso ahal izango du, Gas Natural Redes GLP, S.A.ri jakinaraziz bere arreta-kanalen bidez (horiek bere webgunearen bidez kontsulta daitezke).
2.2. Emandako zerbitzuengatik Gas Natural Redes GLP, S.A.k egiten dituen fakturak gutxienez lau urtez kargatuko eta biltegiratuko dira aipatutako Eremu Pribatuan, https://www.gnredesglp.es webgunean. Faktura horiek eskuratzeko, bezeroak Eremu Pribatuan erregistratu behar du. Fakturak formatu digitalean (PDF formatuan) egongo dira eskuragarri; beraz, faktura horiek etxera paperezko euskarrian bidali balitzaizkio bezala ikusiko ditu bezeroak.
2.3. Zerbitzu horretan alta egiten duten bezeroek, posta bidez etxean paperezko faktura jasotzeari utziko diote.
2.4. Online fakturaren zerbitzuaren bidez, bezeroak emandako helbidean jaso dezake faktura igorri izanaren jakinarazpena. Halaber, erabiltzaileak eremu pribaturako esteka jasoko du, pantailan faktura eta haren xehetasunak ikusi, deskargatu eta inprimatu ditzan.
Horrela jasotako online faktura sinadura elektroniko baten erabileran oinarritzen da, jatorriaren benetakotasuna eta edukiaren osotasuna bermatzen duena, apirilaren 10eko EHA/962/2007 AGINDUAN jasotzen diren baldintzetan. Agindu horrek fakturazio telematikoari eta fakturen kontserbazio elektronikoari buruzko zenbait xedapen garatzen dituelarik, horiek azaroaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuan jasota daude, gaur egun fakturazio-betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onartzen duena (egun, azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretua).
2.5. Online faktura bezeroaren eskura jarriko da, posta elektronikoz, baldintza hauen arabera hala eskatu denean, eta Gas Natural Redes GLP, S.A.ren webguneko eremu pribatuaren bidez kontsultatu ahal izango da, baldin eta erabiltzaileak alta egin badu.
2.6. Erabiltzaileak ez badu online faktura posta elektronikoz jasotzen, dela Gas Natural Redes GLP, S.A.ri emandako helbide elektronikoa okerra delako, dela beste edozein arazo gertatu delako, horrek ez du esan nahi online fakturazio zerbitzua emateari utziko zaionik, baldin eta gaitutako kanalen bidez aurrez emandako baimena baliogabetu ez badu. Edonola ere, erabiltzailearen erantzukizuna izango da Gas Natural Redes GLP, S.A.ri jakinaraztea helbide elektronikoan aldaketaren bat egin nahi badu, bertan online faktura eskura jartzeko jakinarazpenak jasotzeko.
TERCERA. ALTA EN EL SERVICIO
Online fakturatzeko zerbitzuan alta egitea borondatezkoa eta doakoa da bezeroarentzat, eta webgunean (https://www.gnredesglp.es) bezeroen eskura jarritako harremanetarako baliabideen bidez egin daiteke. Webgunean, erabiltzaileak bere identitatea berretsi behar du eskatutako informazioaren bidez (NAN/IFZ/IFK eta hornidura-puntuaren kode unibertsala edo CUPS), eta kontratazio-baldintza hauek onartu behar ditu. Ondoren, bezeroak faktura online jasotzeko helbide elektroniko bat eman beharko du.
Bezeroak zerbitzuan alta egiten badu, espresuki, osorik eta erreserbarik gabe onartzen ditu baldintza orokor hauek guztiak, eta berekin ekarriko du alta indarrean jartzen den egunetik aurrera bezeroak bere fakturak formatu digitalean eskura izango dituela horretarako gaitutako bitarteko elektronikoen bidez, eta ez dituela postaz paperean jasoko, baldintza hauetan zehazten den moduan.
CUARTA. OBTENCIÓN DEL CONSENTIMIENTO EXPRESO
Erabiltzaileak baimena ematen du Gas Natural Redes GLP, S.A.ren online fakturatzeko zerbitzuan alta egiteko, alta eskatzean baldintza orokor hauek onartzen dituela adierazten duen unetik. Une horretatik aurrera, erabiltzaileak hemen zehaztutako erabilera-baldintza guztiak onartzen ditu eta haietara guztiz atxikitzen da. Hala ere, bezeroak noiznahi eska dezake online fakturatzeko zerbitzuan baja ematea, horretarako gaitutako bideak erabiliz.
QUINTA. OBLIGACIONES Y RESPONSABILIDADES DEL CLIENTE
5.1. Edonola ere, bezeroak bermatu eta erantzun egin behar du emandako datu pertsonalen egiazkotasunaz, zehaztasunaz, indarraldiaz eta benetakotasunaz, hemen azaldutako helburuetarako.
5.2. Bezeroak adierazten du alta eskatzerakoan Gas Natural Redes GLP, S.A.ri emandako CUPS kodeari lotutako gas likidotu propanoaren (GLP) hornidura-kontratuaren titularra dela edo kontratu horren titularraren baimena duela.
5.3. Bezeroak faktura hori kontsultatu ahal izateko baliabide digitalak eta Interneteko sarbide-konexio bat dituela adierazten du.
5.4. Bezeroak aitortzen du fitxategi elektronikoen bistaratzaile bat duela eskura jarri dioten online faktura ikusteko.
5.5. Bezeroak lehenbailehen jakinarazi behar dio Gas Natural Redes GLP, S.A.ri eremu pribatura sartzeko gakoak lapurtu dizkiotela edo galdu dituela, kontua blokeatzeko eta baimenik gabeko sarrerak saihesteko. Bezeroak Gas Natural Redes GLP, S.A. salbuesten du bere pasahitzak edo sartzeko gakoak isilpean ez gordetzeak eragin ditzakeen kalte edo galerengatik.
5.6. Bezeroa faktura desberdinak sortzen dituzten GLPren hainbat hornidura-kontraturen titularra bada, titular gisa agertzen den kontratu guztiei aplikatuko zaie online fakturatzeko zerbitzuaren alta. Edonola ere, bezeroak online fakturaren baja egin ahal izango du titular gisa agertzen den kontratu batean edo batzuetan, Gas Natural Redes GLP, S.A.ren arreta-kanalen bidez.
SEXTA. COMPROMISOS DE GAS NATURAL REDES GLP, S.A.
6.1. Bezeroaren posta elektronikoa bere sistemetan erregistratzea, bezeroak emandako helbide elektronikora faktura eskuragarri dagoela eta kontsultatu dezakeela jakinarazteko.
6.2. Bezeroak faktura online jasotzeko une oro baimena ukatzeko aukera ematea, eta, ondorioz, faktura berriro formatu fisikoan jasotzea.
6.3. Halaber, bezeroari aukera ematea bere fakturak eremu pribatuan kontsultatzeko, webguneko gune pribatua horretarako gaituta baitago (https://areaprivada.redesglp.gasnatural.com)
6.4. Gas Natural Redes GLP, S.A.k kontsulta horren segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu, izan ere:
a) Bezeroak emandako helbide elektronikoan jasoko da faktura igorri izanaren jakinarazpena, eta xehetasunez kontsultatu eta deskargatu ahal izango du. Horretarako, fakturaren titularraren IFZ sartu beharko du edo, bestela, Gas Natural Redes GLP, S.A.ren webguneko eremu pribatura sartu.
b) Bezeroa faktura ikusteko webguneko eremu pribatuan sartzen bada (https://www.gnredesglp.es), bere helbide elektronikoaren eta pasahitzaren bidez kautotzea eskatuko zaio, horiek bezero bakoitzarentzat bakarrak baitira, eta erabiltzaileek isilpean jaso baitituzte.
c) Halaber, bezeroak une oro sarbide-gakoa aldatzeko aukera izango du, webgunean aurkituko duen funtzionalitatearen bidez.
